viernes, 18 de noviembre de 2016

SISTEMA ERAGILEA

Sistema eragilea software bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funtzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea kudeatzen duena, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen dituena.

Beharrezkoa da erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, honen baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da oro har.

 Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, ordenagailutan, ...

Informazio iturria: PREZI


martes, 8 de noviembre de 2016

ORDENAGAILUA BARRUTIK EZAGUTZEN

Denok dakigu zer den ordenagailu bat eta nola erabili. Baina inoiz galdetu al zarete zertaz eginda dagoen ordenagailu bat, zenbat elementuz osatuta dagoen edo zer daukaten barruan dena ondo egoteko?

Bada, nik eta nire taldekideok azaldu egingo dizkizuegu. Niri tarjeta grafikoari buruz hitz egitea tokatu zait. 
Tarjeta grafikoa base plakako edo oinarrizko plakako zirrikituetako batean konektatzen den barruko osagaia da. Bere helburu nagusienetako bat da monitorean agertzen den datuak zuzen bidaltzea da. Tarjetek memoria ere badute, eta hainbat eta handiago izan memoria hobeagoak izango dira grafikoak. 

Azken finean, tarjeta grafikoaren eginbeharra agertu beharreko datuak pantailara zuzen bidaltzea da.

Ordenagailuaren beste atal garrantzitsu batzuk hauek dira:
    - Ram Memoria
    - Soinu tarjeta

INFORMAZIO ITURRIAK: WIKIPEDIA